XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerrenda hauek Komunitate Autonomoko Lurralde Historiko bakoitzeko ematen dira.

Aurkitegian erabiltzen diren eskualde geografikoak, orokorki, Komunitate Autonomoko Osasun Mapan agertzen diren azpieskualdeak dira.

Hala ere, eta argibiderako, aldakuntza txikiak egin dira eskuliburuaren erabilera errazagoa izan dadin.

Edozein modutan ere, beti erabili dira Osasun Maparen lurralde-egituran mugatutako unitateak.

Hara zertarako: Osasunketa eta Gizarte Segurantzako Saila osotzen duten Zuzendaritzen ekintza koordinatuak errazteko aurrerantzean.

Horra hor, ba zergatik sartu diren udalerri batzuk beste eskualde geografiko batzuetan, oinarrizko nukleoa beste Lurralde Historiko batekoa izanik.

4. Balio-urrituentzako gizarte-, heziketa- eta lan-zerbitzuen gaur egungo egoerari buruzko eranskin informatzaile bat.

Eskainitako argibidearen edukiari buruz beste alde batzuk ere aipatzea garrantzitsua da.

Lehenengo eta behin, Aurkitegian aurkezten diren datuak 1983.eko Abenduaren 31era egokituta daude.

Hala ere errakuntzaren baten posibilitatea beti egoten da, bai dauden baliabideen egoeran etengabeko aldakuntzagatik, bai erregistratzerik posible izan ez den zerbitzuren bat dagoelako; baina aipatutako datuen estaldura egiazko errealitatearen %100era hurrera dadin espero dugu.

Geroari begira Aurkitegiko datuak gaurkotzea lehenetariko ardura bat izan da argitarapenaren egitura egiterakoan.

Azkenik, separatak aldizka argitaratzea erarik egokiena dela uste izan da argibidea egunean jartzeko.

Honek ez du esan nahi baina 5 edo 10 urterik behin liburua oso-osorik berriztatuko ez denik, egituren aldakuntzan agertuko den erritmoaren eta intentsitatearen arabera.

Bigarrenez, baliabide eta zerrendaketa huts bat baino gehiago nahi izan da, argibide zabal eta zehatz bat eskaintzea nahi izan da zentruetako gai nagusienei buruz; horretarako aldagai-egitura finko bat hartu da oinarri orientagarri bezala eta berak homogeneizatu ditu fitxetan batutako datuak.